Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko du 'Manada'ko bi kideri zigorra murriztearen aurka

Nafarroako Auzitegiak 15 urtetik 14 urtera jaitsi zizkien zigorrak sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuten bost gizonetako biri, 'soilik bai da bai legea' deiturikoa baliatuta.

Chivite, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Chivite, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Chivite, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian 'Manada'ko bi kideri zigorra urtebete murriztu izanaren aurka. 2016ko sanferminetan egindako talde bortxaketagatik zigortutako bost gizonetako biri 15 urtetik 14 urtera murriztu dizkiete zigorrak, 'soilik bai da bai legea' deiturikoa baliatuta.

Maria Chivite Nafarroako presidenteak Berdinna Sariaren banaketa ekitaldian jakinarazi du neurri hori hartuko dutela. Esther Erice Magistratua saritu dute, hain zuzen ere justizian "ikuspegi feminista" txertatzeagatik.

Auzi honetan akusazio popularra den heinean, Foru Gobernua espetxe-zigorrak murriztearen aurka agertu zen iraganean ere, baina Auzitegiak ez zituen onartu bere arrazoi juridikoak, ezta Ministerio Fiskalak, Iruñeko Udalak eta biktimaren abokatuak aurkeztutakoak ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak María Chivite