Gizartea -
Abenduaren 6an
Gorbeiara martxa deitu dute, ikurrinarekin, Konstituzioaren egunerako
Gara egunkariaren informazioaren arabera, martxa "Gurea, ikurrina da" lelopean egingo dute, eta Internet bidez zabaltzen ari dira, sare sozialetan eta emailez batez ere.
Erredakzioa
Pertsona talde batek Gorbeiara igoera deitu du abenduaren 6rako, Konstituzioaren eguna, ikurrinak eramanda. Ekimen horren bidez, duela egun batzuk Gorbeiako gurutzean Espainiako bandera jarri zutenei erantzun nahi diete.
Gara egunkariaren arabera, martxa "Gurea, ikurrina da" lelopean egingo dute, eta Internet bidez zabaltzen ari dira, sare sozialetan eta emailez batez ere.
Mendi martxa azken boladan Gorbeiako gainean Espainiako bandera jartzeko egin diren beste martxa batzuei erantzuteko deitu dute. Espainiako bandera Gorbeiako gurutzean jartzen azkenak, PPko Santiago Abascalen Nazio Espainarraren Defentsarako Fundazioa (Denaes) izan da.