Gizartea -

Andaluziako sindikatua

SAT sindikatuko 54 kide inputatu dituzte lursail bat hartzea egotzita

Uda bitartean 'Las Turquillas' lursaila hartu zuten, Armadak zaldi-taldea gordetzen duen esparrua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak SAT Andaluziako sindikatuko 54 kide inputatu ditu eta deklaratzera deitu ditu hilabete honetarako, Armadako zaldi-taldea dagoen 'Las Turquillas'eko finka hartzeagatik.

Tartean, Diego Cañamero SATeko idazkari nagusia inputatu dute. Datorren hilaren 8an eta 9an deklaratuko duten SATeko kideei usurpazioa eta kalteak eragitea leporatu diete.

Epaitegiko iturriek diotenez, litekeena da inputatuek deklaratzeari uko egitea. Bitartean, Diego Cañamero ez da epaitegira joango, "protesta egiteko bere burua intsumiso deitu duelako".

Guardia Zibilak SATeko burua atxilotu zuen duela gutxi, Sevillano Instrukziozko 8. Epaitegiak aginduta, 2008an La Rinconadan izandako lursail bateko manifestazioan parte hartzeagatik.

SATek azaldu duenez, Defentsa Ministerioaren menpean dagoen lursail honen 1.200 hektareatatik 20 besterik ez ditu erabiltzen. Ondorioz, "lurra publikoak enkantean ateratzeko" eskatu zuen sindikatuak, "kooperatibak erabili ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea