Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, beste bati sexu-erasoa egitea egotzita

Erasoa urtarrilaren 6an jazo zen, hiriburuko bus geltokian.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 62 urteko gizon bat atxilotu du, Nafarroako hiriburuko bus geltokian 29 urteko gizon bati sexu erasoa-egitea leporatuta.

Erasoa urtarrilaren 6an jazo zen, 14:20an. Egun hartan, akusatuak ukipenak egin ei zizkion biktimari.

Salaketa jaso ondoren, Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta geltokiko segurtasun-kamerak aztertu eta lekukoen testigantzak entzun zituen.

Horren ondorioz, agenteek identifikatu egin zuten ustezko egilea, eta joan igandean atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak