Gizartea -
ERRESUMA BATUA
BBC kanalak 'existitzen ez diren' umeen egoera erakutsi nahi izan du
Legez kanpo sartzen dira herrialdera eta horregatik ez daude erregistratuta. Kalean bizi behar izaten dute, eta ez dute hezkuntzarako eta diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik.
Erredakzioa
BBC Erresuma atuko kateak erakutsi duenez, kalean bizitzera behartuta dauden ehunka ume “ez direla existitzen”; hau da, ez dira inongo erregistro ofizialean ageri. Komunikazio taldeko programa batean ume horien jatorria erakusten zuten, eta bizirik irauteko zer egin behar duten.
Birmingham, Leeds, Coventry, Nottingham, Newcastle, Liverpool, Oxford y Cardiff hirietan, adingabe asko bizi behar dira kalean. Baina Londresen daude gehien.
"Inside Out London" programaren bitartez eman zuen BBC kateak horren berri. Adibidez, elkarrizketatutako umeetako batzuek prostituziora jo behar izan dute, jan ahal izateko.
Adingabe askok ez dute etxerik, eta kalean bizi behar izaten dira. Erresuma Batura legez kanpo sartzea lortu zuten, eta ez daude erregistratuta. Kalean bizi behar izaten dute, eta ez dute hezkuntzarako eta diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik.
Safe 'n' Sound erakundeak adingabeei etxebizitza bilatzen laguntzeko ahaleginak egiten ditu. “600 adingabe baino gehiago jarri dira kontaktuan gure erakundearekin, laguntza bila”, adierazi zuen Jennifer Blakek, erakundearen bozeramaleak.