Gizartea -
Istripua Gipuzkoan
Auto-ilarak AP-8an, Oiartzunen, kamioi batek artaziarena egin baitu
Istripua 17:45 aldera gertatu da, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak guraizearena egin du, eta zeramatzan hainbat auto galdu ditu. Ibilgailuak errepidean gurutzatuta geratu dira, eta autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
Agentziak | EITB Media
AP-8 autobidean, Oiartzunen (Gipuzkoa), kamioi batek istripua izan du gaur, 19:00ak aldera, eta auto-ilara luzeak sortu dira, 5 kilometrotik gorakoak.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:45 aldera gertatu da AP-8ko 12. kilometroan, Oiartzunen, Behobiarako noranzkoan.
Kamioiak artaziarena egin du, eta zeramatzan hainbat auto galdu ditu. Ibilgailu horiek errepidean gurutzatuta geratu dira, eta autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
Auto-ilarek GI-20 errepidean ere izan dute eragina. Bertaratu diren larrialdi eta garbiketa zerbitzuek errei bat ireki ahal izan dute Behobiarako noranzkoan, 18:30 pasatxo zirenean.