Gizartea -

Epaia

25 urteko espetxe zigorra jarri diote Antsoaingo hilketaren akusatuari

Epaimahaiak hilketa delitua egotzi eta gero argitaratu dute epaia. Hala ere, helegitea jar dezake akusatuak.

Antsoaingo krimenaren epaiketa.
Antsoaingo krimenaren epaiketa.
Antsoaingo krimenaren epaiketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiko lehen sekzioko epaileak 25 urteko espetxe zigorra ezarri dio Antsoaingo hilketako akusatuari; 18 urte hilketa delituagatik, 3 urte bitarteko arriskutsuarekin egindako atentatuagatik eta beste 4 urte ausarkeriaz gidatzeagatik.

Akusatuak helegitea jar dezake eta epaimahaiak hilketa delitua egotzi eta gero argitaratu dute epaia. Halaber, Sergio U.G. akusatuak 200.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio hildakoaren bikotekideari, 150.000 euro alabari eta beste 70.000 euro hildakoaren anaiari.

Hilketa 2011ko irailaren 18an gertatu zen, Antsoainen, bertako jaietan. Victor Someonov Lavchiez Tolo tabernako atezainak tabernako bezeroak gogaitzeari uzteko eskatu zion akusatuari, neska baten kexei erantzunez, epaiketan frogatutzat eman denaren arabera.

Atezainari hiru labankada sartu ostean, Sergio U.G. akusatuak bi adingaberekin ihes egin zuen, furgoneta batean. Udaltzainak, uniformea jantzita eta auto ofiziala hartuta, gertakarien tokira bertaratu ziren, eta, gelditzeko eskatu bazioten ere, gizonak ihes egin zuen. Ihesaldian agenteetako bati ibilgailuarekin hanka zapaldu zion eta "hainbat lagunen bizitza arriskuan jarri" zuela ondorioztatu dute.

Epaian jaso dutenez, akusatuak "eskizofrenia paranoidea" du, baina gertaera horiek izan zirenean ez zuen bere ahalmena murriztuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea