Gizartea -

Andoainen

Bikotekidea eskaileretatik botatzeagatik gizon bat atxilotu dute

Atxilotutakoak, 37 urteko gizonezkoak, aurrekariak ditu. Biktima erietxean artatu behar izan zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko gizonezko bat atxilotu dute Andoainen (Gipuzkoa) bikotekideari mehatxu egiteagatik eta eskaileretatik botatzeagatik. Honen ondorioz, biktima erietxean artatu behar izan zuten.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, erasoa astelehenen arratsaldean gertatu zen, Andoaingo etxebizitza batean. Ustez, gizonezkoak era oldarkorrean dirua eskatu, eta altzariak eta dokumentazio guztia hautsiko zuela esanez mehatxatu zuen bikotekidea.

Biktima bertatik joaten saiatu zenean, erasotzaileak lepotik heldu zion eta eskaileretatik behera bota zuen. Emakumeak bizilagun baten etxean sartzea lortu zuen, eta bertan geratu zen Ertzaintza iritsi bitartean.

Biktima erietxean artatu behar izan zuten. Atxilotutakoak aurrekariak ditu, batik bat ondasunaren aurkako delituengatik, eta gaur pasatuko da epailearen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea