Gizartea -

Ordaintzea ekiditeko gida

Intsumiso farmazeutikoa izateko gida

Errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea ekiditeko M-15 mugimenduak deitu duen ekimenak sei pauso ditu.

Errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea ekiditeko gida.
Errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea ekiditeko gida.
Errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea ekiditeko gida.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M-15 mugimenduak errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea ekiditeko desobedientziara deitu du, "ez dut berriro ordainduko" lelopean. Era honetan, errezetengatik euroa ez ordaintzeko gida bat argitaratu dute. Sei pauso eta lau erantzun ematen dituzte ekimenean parte hartzeko.

Lehen pausoa kontzientzia hartzea da. Ondoren, (2. pausoa) ekintza prestatzen da. Euroa ez ordaintzeko beharreko dokumentuak hauek dira: NAN (nortasun-agiri nazionala), osasun-txartela eta botikariari zuzendutako eskutitz bat (iniciativapenalpopular.info webgunean dago eskuragarri). 3. pausoa botikara joan eta ordainduko ez dela esatea da, "ez dut berriro ordainduko" argudiatuz. Ondoren, (4. pausoa) inprimaki bat bete behar da. Hiru kopia ditu, horietatik bi botikariarentzat izango dira eta bestea bezeroarentzat. Horretarako, datu pertsonalak eskatzen dituzte eta osasun-txarteleko zenbakia.

5. pausoa tiketa eskatu eta alde egitea da, azkenik, (6. pausoa) botika lasai hartu ahal izateko.

Era honetan, errezeta bakoitzarengatik euro bat ordaintzea ekidin daiteke eta botikariak, Osasun Sailak aginduta, inprimakiak ematera behartuta daudela azaldu dute.

M-15 mugimenduak salatu duenez, "dagoeneko ordaindu dugun zerbaitengatik ordainarazi egin nahi digute".

Intsumiso egin eta zorduntzat hartzen bagaituzte zer egin daitekeen galdetuta, errekargua % 20koa dela azaldu dute; beraz, ordaindu beharrekoa 1,20 euro litzateke. Ildo honetan, pertsona askok euren burua intsumisotzat hartzen badute eta ekimenean parte hartzen badute "errekarguaren burokrazia ezinezkoa" litzatekeela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea