Gizartea -

Eguraldia

Larunbat iluntzera arte luzatu dute haizeagatik ezarritako abisu horia

00:00 eta 12:00 bitartean, orduko 100 km-ko boladak espero dira hego-ekialdean, mendi inguruetan, eta orduko 60-80 km-koak, haizeguneak ez diren lekuetan. Nafarroako kantauri isurialdea ere abisupean dago, 70 km/h-ko ufadak aurreikusi baitituzte.

Haizea. Artxiboko argazkia: EFE.
Haizea
Haizea. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri dute gaurko hego-ekialdeko haize-bolada zakarrak ibiliko direlako; izan ere, litekeena da orduko 100 km-ko baino abiadura biziagoan ibiltzea mendi inguruetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisu horia gauerdian sartu da indarrean, eta 14:00ak arte egongo da aktibo, eta barealdi baten ondoren,  21:00etan berriro aktibatuko da biharko 06:00ak arte. Era berean, atzera berriz 18:00etan sartuko da indarrean larunbat iluntzeko 21:00ak arte.  

Hego-ekialdeko haize-boladek orduko 100 km-ko abiadura gaindi dezakete mendi inguruetan, bereziki ekialdean; kostaldean, berriz, orduko 70-80 km-koak izan daitezke.

Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan, boladak orduko 60-80 km-koak izan daitezke, bereziki ekialdean.

Gaur, haize-ufada gogorrenak Oizen eta Urduñan erregistratu dira, orduko 112,9 eta 108,6 km-koak, hurrenez hurren. Haizeguneak ez diren lekuei dagokienez, Zizurkilen jaso dira ufada gogorrenak, orduko 92,4 km-koak.

Halaber, Aemetek abisupean jarri du Nafarroako Kantauri isurialdea (erkidegoko ipar-ekialdea) han ere haizea zakar ibiliko delako. 70 km/h-ko boladak ibiliko dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak