Gizartea -
ETBren esklusiba
100 lagun gaixotu dira Eibarren, disenteriak kutsatuta
Irailaren 23an, Eibarreko San Andres Ikastetxeko ikasle bat gaixotu egin zen, disenteriak jota. Ondorioz, beste 70 pertsona kutsatu egin ziren.
ETB
100 pertsona gaixotu dira azken asteetan Eibarreko San Andres ikastetxean disenteria-agerraldi batek kutsatuta. Gehienak 3 eta 7 urte arteko umeak izan dira, EITBk jakin ahal izan duenez. Disenteria-agerraldia kontrolpean duela eta gaixo guztiek tratamendua jaso dutela esan du Osakidetzak
Irailaren 23an, Eibarreko ikastetxe horretako ikasle bat gaixotu egin zen, disenteriak jota. Ondorioz, beste 70 pertsona kutsatu egin ziren (eskuen bitartez kutsatzen da), gehienak 3 eta 7 urte arteko umeak.
Disenteria gaixotasunak hestea handitzea eragiten du. Normalean kolonari egiten dio eraso, eta muki eta odoldun beherakoak sortzen ditu. Kasu okerrenetan, tratamendu egokia ematen ez bazaio, heriotza eragin dezake.
ETBk jakin duenez, bigarren disenteria-agerraldi bat egon da azken egunetan, eta, ondorioz, beste 30 lagun kutsatu dira Eibarren (umeak eta senideak).
Osakidetzaren arabera, agerraldia kontrolpean dago eta ez dira kasu berriak espero. Antibiotiko normalen bitartez sendatu dituzte_ eta inork ez du arazorik izan tratamenduan zehar.
Agerraldi horren ondorioz, hiru lagun Mendaroko Ospitalera eraman zituzten. Dagoeneko alta jaso dute, Osakidetzak azpimarratu duenez.
Eibarreko San Andres ikastetxeak neurriak hartu ditu disenteria kasu berriak saihesteko (eskuak garbitu…).
Irailaren 23an, Eibarreko ikastetxe horretako ikasle bat gaixotu egin zen, disenteriak jota. Ondorioz, beste 70 pertsona kutsatu egin ziren (eskuen bitartez kutsatzen da), gehienak 3 eta 7 urte arteko umeak. Disenteria hestearen inflamazioa eragiten duen gaixotasun bada.
Normalean kolonari egiten dio eraso eta muki eta odoldun beherakoak sortzen ditu. Kasu okerrenetan, tratamendu egokia ematen ez bazaio, heriotza eragin dezake.
ETBk jakin izan duenez, bigarren disanteria-agerraldia egon da azken egunetan, eta, ondorioz, beste 30 lagun kutsatu dira Eibarren (umeak eta familiarrak).
Osakidetzaren arabera, agerraldia kontrolpean dago eta ez dira kasu berriak espero. Antibiotiko normalen bitartez sendatu dituzte eta inork ez du arazorik izan tratamenduan zehar.
Agerraldi horren ondorioz, hiru lagun Mendaroko Ospitalera eraman zituzten. Dagoeneko alta jaso dute, Osakidetzak azpimarratu duenez.
Eibarreko San Andres ikastetxeak neurriak hartu ditu disenteria kasu berriak saihesteko (eskuak garbitu…).