Gizartea -
Espainiako Polizia
Euskadiko etxeetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute
Poliziak jakinarazi duenez, talde horrek 17 bat lapurreta egin ditu, egoitza Madrilen zeukan eta taldeko lau kideek lapurretak Estatuko iparraldean egiten zituzten.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak Euskadiko Nafarroako Errioxako eta Madrileko etxebitzetan lapurretak egiten zituen banda bat desegin du. Lapurrek ateetako behatxuloak eta sarrailetako ponpatxoak kendu egiten zituzten.
Poliziak jakinarazi duenez, talde horrek 17 bat lapurreta egin ditu, egoitza Madrilen zeukan eta taldeko lau kideek lapurretak Estatuko iparraldean egiten zituzten.
Poliziak bi su-arma, erloju eta bitxi asko, 5.500 euro, ordenagailuak, telebistak, Ipadak eta kontsola ugari atzeman ditu aipatu operazioan.
Ikerketaren arabera, etxeetara sartzeko, lapurrek ateetako behatxuloak eta sarrailetako ponpatxoak kendu egiten zituzten.
Ikerketa uztailean hasi zuten, etxeetan gertatutako hainbat lapurreten berri jaso ondoren.
Espainiar eta kolonbar herritarrek osatutako talde baten atzetik ibili zen Polizia. Egoitza Madrilen zuten, eta noizean behin Estatuko iparraldera bidaia egiten zuten, lapurretak egiteko.