Gizartea -
A-14
Aurreko greben gutxieneko zerbitzuak eskatuko dituzte UGTk eta CCOOk
Proposamena Sustapen Ministerioan erregistratu dute gaur sindikatuek. Greba orokorra azaroaren 14an izango da.
Erredakzioa
Azaroaren 14ko greba orokorra
Proposamena Sustapen Ministerioan erregistratu dute sindikatuek. Horrekin, garraio publikoak zein komunikazioek izan beharreko gutxieneko zerbitzuak zehaztu dituzte UGTk eta CCOOk.
Martxoaren 29ko greba egunerako ezarri ziren gutxieneko zerbitzuak 2010eko irailean izandako greba egunerako ezarritakoen antzekoak izan ziren: besteak beste, egun arrunt batean izaten diren aldiriko trenen % 30 eta penintsula barneko hegaldien % 10 ezarri zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea