Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Martxoaren 8aren bezpera, 150 urte Maurice Ravel jaio zenetik eta datuen lapurreta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Martxoaren 8aren bezpera: Gaur, martxoaren 8aren bezperan, CCOO eta UGT sindikatuek bilkurak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiako eta Gasteizko udaletako talde politikoek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira onartutako adierazpen instituzionala irakurriko dute.
- 150 urte Maurice Ravel jaio zenetik: Maurice Ravel musikariaren jaiotzaren 150. urteurrenean, denon gogora ekarri nahi izan du Ziburuko (Lapurdi) musikaria EITBk. XX. mendeko musikagilerik esanguratsuenetakotzat dute gaur egun. Bere estiloa inpresionismoarekin lotzen dute eta orkestrazioan zuen gaitasuna azpimarratzen dute adituek.
- Datuen lapurreta: Internete gero eta maizago gertatzen den datuen lapurretaz ohartarazi du Thales S21 sec enpresako Igor Unanuek, zibersegurtasunean adituak. Halaber, mehatxu horien aurrean babesteko gakoak eman ditu.