Gizartea -

Nafarroa

Auto batek su hartu du Lesakako aparkaleku batean, eta hamar ibilgailu kaltetu dira

Kaltetutako ibilgailuetako sei kiskalita geratu dira. 05:07an piztu da sutea, Antoiu kalean. Suak ez du inor zauritu.

Ibilgailu batek su hartu du Lesakan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Ibilgailu batek su hartu du Lesakan
Sute batek 10 autori egin die kalte Lesakan

0:11

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lesakan aparkatuta zegoen auto batek su hartu du goizaldean, eta inguruan zituen beste hamar ibilgailu kaltetu dira. Sutean, baina, ez da inor zauritu.

05:07an piztu da sua, Antoiu kalean, SOS Nafarroak jakitera eman duenez. 

Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak eta Lesakako hainbat bizilagun aritu dira sua itzaltzen. Foruzaingoa ere bertaratu da, eta lekukoen laguntza eskatu du, sua zer eragin duen argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak