Gizartea -
HAIZEA
Arabako Aldundiak bertan behera utzi ditu eskola kiroleko kanpoko jarduerak
Halaber, estalki erdi irekia duten instalazioetan aurreikusitako lehiaketak ere bertan behera geratuko dira.
AGENTZIAK | EITB Media
Arabako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu eskola kiroleko kanpoko jarduerak gaur eta bihar, 100 km/h-tik gorako haize boladak espero direlako.
Halaber, estalki erdi irekia duten instalazioetan aurreikusitako lehiaketak ere bertan behera geratuko dira. Aitzitik, barnealdean egiten diren eskola kiroleko barruko jarduerak mantendu egingo dira.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haizeari dagokion abisu horia ezarri du 18:00etatik larunbat iluntzera arte (21:00); izan ere, litekeena da orduko 100 km-tik gorako boladak izatea mendi inguruetan.