Gizartea -

Liskarra

Bi lagun atxilotu dituzte Donostian, borroka batean gazte bati zauri larriak egitea egotzita

Borrokaldia 04:30ean gertatu zen hainbat lagunen artean, Gipuzkoako hiriburuko dantzaleku baten kanpoaldean.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 eta 32 urteko bi gizon atxilotu dituzte goizaldean Donostian, gazte bat larri zauritu izana egotzita. Biktima osasun zentro batera eraman behar izan dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

04:30ean jazo da borrokaldia, dantzaleku baten kanpoaldean. Ertzaintzak abisua jaso du, eta "argitu gabe dauden arrazoiak tarteko" hasitako borroka gelditzen saiatu da bertara iritsitakoan.

Orduan jabetu dira borrokan parte hartu zuen gazteetako batek zauri larriak zituela, eta hasiera batean tokian bertan artatu badute ere, osasun zentro batera eraman behar izan dute.

Ertzaintzak, bestalde, bi gazte identifikatu ditu. Biek ala biek kolpe arinen bat zuten, eta horietako batek zauritu du biktima.

Hori horrela, identifikatutako bi gizonak atxilotu dituzte, lesio delituak egotzita, eta beharrezko eginbideak betetakoan eramango dituzte epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak