Gizartea -
Indarkeria matxista
Foruzaingoa hiru mutiko ikertzen ari da Tuteran, neskato bati ukituak egiteagatik
Horrez gain, aste honetan bertan, sei gizon atxilotu edo inputatu dituzte Foru Erkidegoan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita.
Agentziak | EITB media
Aste honetan, hiru mutikok neskato bati ukituak eginda egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Foruzaingoa.
Gainera, Foru Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aste honetan sei gizon atxilotu edo inputatu dituzte, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta.
Tuteran gizon bat inputatu dute, bikotekide ohiarekin ibilgailu berean joateagatik, urruntzeko agindua indarrean zuen arren; Faltzesen beste gizon bat inputatu dute, telefono bidez sexu-jazarpena egiteagatik, eta Burlatan beste bat inputatu dute, Udaltzaingoak abiatutako operazioan, tratu txarrak egotzita.