Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean 14 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik

Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die behin-behineko neurri gisa.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 22 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Iruñerrian 14 urteko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Erasoa Arrotxapea auzoko etxebizitza batean izan zen, urrian.

Adingabeak Poliziari azaldu zionez, bi gizonezkok sexu-erasoa egin zioten, sare sozial baten bitartez horietako batekin hitzordua egin ostean.

Espainiako Poliziak emandako informazioaren arabera, erasotzaileetako batek sexu-erasoa egin zion, eta besteak ukituak egin zizkion erasoa ikusten ari zen bitartean.

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die bi atxilotuei behin-behineko neurri gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa