Gizartea -
Iruñean
Identitatea faltsutu eta 900 euro gastatu ditu beste baten izenean
Ustezko gaizkileak aurrekariak ditu Iruzurragatik eta Kalte Informatikoengatik. Telefono finkoa kontratatzeko bere telefono mobilaren zenbakia eman zuen eta horri esker harrapatu dute.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak Iruñeako bizilagun bat atxilotu du ustez Estatu Zibila faltsutzea eta Iruzurra leporatuta. Atxilotuak telefono finkoa kontratatu zuen beste pertsona baten identitatea erabilita, eta 900 euroko deiak egin zituen.
Ikerketa emakume batek jarritako salaketaren harian hasi zen. Salatzailearen arabera, Telefonicak zenbait faktura bidali zizkion telefono finkoagatik, Nafarroako aurrezenbakiarekin.
Ikertzaileek ikusi zuten telefono finkoa identitatea faltsututa kontratatua zegoela, baina atxilotuak bere telefono mobilaren zenbakia eman zuen kontratua egitean, eta horri esker Poliziak atxilotu egin du. Emakumeak aurrekariak zituen Iruzurra eta Kalte Informatikoengatik.
Nafarroako Poliziaren Buruzagitzak aditzera emandakoaren arabera, iruzurtiak 900 euro gastatu zituen telefono deietan.