Gizartea -

Ikerketa aurrera doa

Bi pertsona atxilotu dituzte, Donostiako emakumearen hilketagatik

Atxilotuetako bat adinduna zaintzen zuen emakumearen adin txikiko semea da. Emakumearen hilotza urriaren 10ean aurkitu zuten eta arma zuriz egindako zenbait zauri zituen.

Emakumezkoaren hilotza urriaren 10ean aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin. EITB.
Hilketa Donostia | Bi pertsona atxilotu dituzte hildako emakumeagatik
Emakumezkoaren hilotza urriaren 10ean aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu egin ditu Ertzaintzak Donostian hildako 93 urteko emakumearen kasuan ustez zerikusia dutelakoan. Hilotza urriaren 10ean aurkitu zuten.

Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, hilketa horren inguruan gertatu zen guztia argitu arte.

Urriaren 10ean, gauean, emakumeaz arduratzen zen etxeko langileak hilotza aurkitu zuen, arma zuriz egindako zenbait zauri zituela. Gorpua etxebizitzaren barruan aurkitu zuten, Donostiako San Martin kaleko 36 zenbakiko 5. solairuan.

Aurkikuntzaren ondorioz, ikerketa bat abian jarri zuten Donostiako Ertzain-etxeko adituekin. Nahiz eta bi atxiloketa egin dituzten, ikerketak aurrera jarraitzen du, hilketaren inguruko guztia argitu arte.

Atxilotuetako bat adingabea da, adinduna zaintzen zuen emakumearen semea, alegia. Atxilotu hau Adingabeen Epaitegiaren esku utzi dute.

Ikerketaren arabera, badirudi hilketaren arrazoia lapurreta izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea