Gizartea -
Hilketa Donostian
Hirugarren atxiloketa egin dute, Donostiako emakumearen hilketagatik
93 urteko emakumezkoaren hilotza urriaren 10ean aurkitu zuten, etxean, zenbait sastada zituela. Ertzaintzaren ustez, ustezko errudun guztiak atxilotuta daude.
Erredakzioa
Ertzaintzak hirugarren pertsona bat atxilotu du igande goizaldean, urriaren 10ean, Donostian, 93 urteko emakumezko baten heriotzan zerikusia duelakoan.
Atxiloketa honekin dagoeneko hiru dira Ertzaintzak zaintzapean dituen pertsonak.
Biktima zaintzen zuen etxeko langileak eman zuen gertatutakoaren abisua, hilotza aurktu eta zenbait zauri zituela ikusita. Gorpua etxe barruan aurkitu zuen, Donostiako San Martin kaleko 36 zenbakiko 5. pisuan.
Aurkikuntzaren ostean, Donostiako Ertzaintzak ikerketa bat ireki zuen polizia kriminaleko adituen laguntzarekin batera.
Ikerketa zabalik dago
Poliziaren ikerketak aurrera jarraitzen du gertatutakoaren nondik norako guztiak argitzeko, nahiz eta dagoeneko ikertzaileek inplikatutako ustezko kide guztiak atxilotuta daudela uste duten.