Gizartea -
EGURALDIA
Giro lasaia eta epela astea hasteko, goibelago asteartetik aurrera
Larunbateko haize-bolada gogorren ondoren, igandea bareagoa izango da eta ostarteak nagusituko dira, astelehenean bezalaxe.
eitb media
Giro eguzkitsua nagusituko da asteburu amaieran eta datorren astearen hasieran, baina asteartean okertzen hasiko da, eta tenperatura jaistearekin batera, euria ere egingo du.
Gaur, giro lasaiagoa. Haizeak hegoaldetik joko du, bolada gogor batzuekin mendi inguruetan, baina egoerak ez du zerikusirik izango atzoko haizetearekin. Goizean, hodeiak eta ostarteak izango ditugu: kostaldean, ostarteak zabalak izango dira, eta barnealdean, aldiz, hodei gehiago pilatuko da. Arratsaldean, hodei gehiago iritsiko da hegoaldera, eta zaparrada batzuk egingo ditu. Tenperatura maximoak pixka bat jaitsiko dira, baina, hala ere, isurialde atlantikoan balio nahiko altuekin jarraituko dugu.
Astelehenean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Isurialde atlantikoan, ostarte zabalak irekiko dira; hegoaldean, aldiz, hodeituago egongo da. Gauean, hodeiak ugaritu egingo dira, eta euria egin dezake noizbehinka, probabilitate handiagoarekin hegoaldean. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Asteartean, tenperaturaren jaitsiera eta giro goibelagoa. Hodei ugari izango dugu egun osoan, baina hodeitza trinkoagoa izango da eguerditik aurrera. Euria egingo du, batez ere egunaren bigarren partean. Euri sarriago eta ugariago egingo du isurialde atlantikoan. Hego-haizea ibiliko da goizean, baina iparrera egingo du eguerdian. Tenperatura maximoak 2 edo 3 ºC jaitsiko dira.
Asteazkenean, hego-haizeak tenperatura igoko du, eta laino asko espero bada ere, ez du bezperan bezala euria egingo.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.