Gizartea -
GENEVA (SUITZA)
76 kilateko diamante bat jarriko dute enkantean, 12 milioi euroan
Harribitxia Habsburgoko etxearena izan zen, urte askoz. 11,8 milioi eurokoa izango da hasierako prezioa.
Erredakzioa
Josef Augusto Austriako artxidukearen (1872-1962, Habsburgoko etxea) 76 kilateko diamante bat enkantera aterako du, Genevan (Suitza), Christie's galeriak.
Harribitxia, Indiako Golkonda meategietatik ateratakoa, 11,8 milioi euroko prezioa du orain. Galeriaren ordezkariek Genevan esan dutenez, “munduko diamanterik bitxiena eta ospetsuena da”.
Oraindik ez dago argi nola heldu zen habsburgotarren etxera, baina berea izan zen. Josef Frantzisko artxidukearen eskutik pasatu zen, baina, azkenean, haren semeak (Josef Augusto Austriakoa) jaso zuen diamantearen jabegoa, eta Hungariako Bankuan gorde zuen.
Hiru urte geroago, bere nortasunaren berri eman ez zuen pertsona batek erosi egin zuen, eta, Bigarren Mundu Gerra bitartean, kutxa gogor batean ezkutatu zuten, naziek aurki ez zezaten.
Misterioa izan da diamantearen gordelekua ordudanik, baina, hamarkada batzuk geroago, argitara atera da.