Gizartea -

Europako Batzordea

Administrazio-kontseiluetan 10etik 4 emakumeak izatea nahi du EB

Enpresa handietara edo elkarte publikoetara mugatzen da proposamena, eta 2018 eta 2020 arterako egon beharko litzateke indarrean.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen presidentea. Argazkia: Efe
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen presidentea.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa handien eta jabetza publikoko elkarteen administrazio kontseiluetan gutxieneko emakume kopuru bat ezartzea proposatu du Europako Batzordeak.

Viviane Reding Europako Batzordearen presidenteorde eta Justizia arduradunak aurkeztu du proposamena, Europako Batzordeko komisarioek aste batzuetan neurriaren inguruko eztabaidak egin ostean.

Hala ere, komisarioak ez ziren akordio batera iritsi iritzi desberdinak zeudelako eta lege alorrean zeuden zalantzengatik.

Azkenean, Europako Batzordeak proposatu du 2020rako (2018rako enpresa publikoen kasuan) enpresen administrazio kontseiluetan gutxienez % 40 emakumezkoak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea