Gizartea -

Istripua Gipuzkoan

Emakume bat hil da Zestoan bi autok talka eginda

Biktimak 50 urte zituen eta Azpeitiako bizilaguna zen. Beste ibilgailuko gidaria Donostia Ospitalera eraman dute. Bi autok aurrez aurre jota gertatu da istripua.

Bi autok aurrez aurre jo dute Zestoan eta gidari bat hil egin da. Argazkia: EITB
Bi autok aurrez aurre jo dute Zestoan eta gidari bat hil egin da. Argazkia: EITB
Emakume bat hil da Zestoan, auto-istripuan

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da gaur goizean Zestoan (Gipuzkoa) izandako istripuan. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, bi autok aurrez aurre jo dute GI-631 errepidean, 11:50 inguruan.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bi ibilgailuetako gidariak harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileen parte-hartzea ezinbestekoa izan da. Ezbeharraren ondorioz gidari bat hil egin da eta bestea Donostia Ospitalera eraman behar izan dute. Biktimak 50 urte zituen eta Azpeitiako bizilaguna zen.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea