Gizartea -
Bilbo
Poliziak beste bi etxe okupatu hustu ditu Zorrotzaurren
Eraikinetan hamarka pertsona bizi ziren, horietako asko, atzerrikoak.
Erredakzio
Bilboko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak beste bi etxe okupatu hustu dituzte Zorrotzaurren (Bilbo), joan den astean ere egin bezala.
Udaletik jakinarazi dutenez, operazioa 07:50etik 09:50era egin dute, ostegunean jada hustu zituzten Cromoduro eta Tubos Reunidos Allende enpresen eraikinetan.
Operazioa Udaltzaingoak eskatuta egin dute, herritarrek kexak agertu baitituzte berriz etxe okupatuen harira. Dena dela, Espainiako Poliziak ere hartu du parte, atzerritartasun kontuen eskuduntza baitauka.
Poliziek beste bi pabilioi abandonatu ere miatu dituzte.
Operazioa Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen hitzen ostean etorri da. Hain zuzen ere, inguruan segurtasuna bermatzeko operazioak egiten jarraituko dutela ohartarazi zuen, herritarrek kexak agertu baitituzte etxe okupatuen harira.