Gizartea -

KULTURGUNEAREN ITXIERA

Gasteizko Udalak Montehermoso itxi nahi du

Urte hasieran jada, aretora zuzendutako aurrekontua %80a murriztu zen.

Montehermoso Kulturguneko erakusketa bat. Argazkia: Eitb
Montehermoso Kulturguneko erakusketa bat. Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak, Montehermoso Kulturguneko lanez arduratzen diren enpresekin zeukan harremana etetea erabaki du. Urtea amaitu eta berehala, aretoen zaintza, eraikinaren segurtasuna eta bertan diharduten enpresen kontratuak eten egingo ditu.

Udalak jada, Gasteizko alde zaharrean kokaturiko kulturgunera bideratutako aurrekontua %80 murriztu zuen urtea hasieran. Badirudi ‘Gasteiz Antzokia’ izeneko kafe antzoki bat ireki nahi dutela eraikin horretan. Baina egoera ekonomikoa zein den kontuan harturik, ez da uste asmo hori aurrera aterako denik. Gainera, EAJ alderdia Montehermoso ixtearen aurka agertu da; izan ere Araba hiriburuko berezitasunetako bat dela dio.

2006ko abenduan hartu zuen Xabier Arakistainek Montehermosoren gidaritza; momentu horretan PP zegoen agintean. Horrela, Arakistainen eskuetan etorri zen eraikin honen ospearen gorakada. Hainbat proiektu aurrera eraman zituen; sexuen arteko parekidetasuna bultzatu, erakusketak, mintegiak, ekitaldiak, hitzaldiak, etab. Feminismoa ekitaldi hauetako oinarrietako bat zen. Baina Euskal Herriko artea ere bultzatu nahi izan zuen, erakusketak eta bestelako ekitaldiak antolatuz.

Urte hauetan zehar, zailtasunak zailtasun, Montehermosoko taldeak eutsi ahal izan dio proiektuari. Hezitzaileen, boluntarioen eta bertako langile gehiagoren lanari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea