Gizartea -
Osasuna
Zistitisaren aurkako txertoa garatuko dute ikertzaile espainiarrek
Espainian urtero lau milioi kasu atzematen dira, eta gaixoen laurdena, lehen ere infekzioa izandakoak dira.
Erredakzioa
Ikertzaile espainiarrek zistitisaren aurkako lehen txertoa garatuko dute. Zistitisa maskuriko infekzioa da, eta eragin handia du mundu mailan.
Espainian ia lau milioi kasu atzematen dira urtero, eta gaixoen laurdena, lehen ere infekzioa izandakoa da: infekzioa erabat sendatzen ez delako, bakteriak erresistente bihurtzen direlako, edota infekzioa eragiten duten agente berriak sortzen direlako, Zaragozako Unibertsitateak jakinarazi duenez.
Santiagoko, Vigoko eta Zaragozako ikerketa-zentroek eta enpresek parte hartuko dute proiektuan: LREC laborategiak, Nanobiofarm taldea, Vigoko Unibertsitateko Inmunologia taldeak, Nanoimmunotech enpresak eta CZ Veterinaria-Biofabri eta Nanogap enpresa galiziarrek.
Proiektu horrek Feder-Innterconecta programaren eta Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren diru-laguntza jaso du.
Ikertzaile espainiarrek zistitisaren aurkako lehen txertoa garatuko dute. Zistitisa maskuriko infekzioa da, eta eragin handia du mundu mailan. Espainian ia lau milioi kasu atzematen dira urtero, eta gaixoen laurdena, lehen ere infekzioa izandakoa da: infekzioa erabat sendatzen ez delako, bakteriak erresistente bihurtzen direlako, edota infekzioa eragiten duten agente berriak sortzen direlako, Zaragozako Unibertsitateak jakinarazi duenez. Santiagoko, Vigoko eta Zaragozako ikerketa-zentroek eta enpresek parte hartuko dute proiektuan: LREC laborategiak, Nanobiofarm taldea, Vigoko Unibertsitateko Inmunologia taldeak, Nanoimmunotech enpresak eta CZ Veterinaria-Biofabri eta Nanogap enpresa galiziarrek. Proiektu horrek Feder-Innterconecta programaren eta Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren diru-laguntza jaso du.