Gizartea -
Manifestazioa Bilbon
ELAk eta LABek etxegabetzeen kontra protesta egiteko deia egin dute
Bilbon larunbatean egingo den manifestazioa aurkeztu eta etxegabetzeen aurrean "tolerantziarik ez" edukitzeko eskatu dute.
Erredakzioa
Gobernuak etxegabetzeekin amaitzeko hartutako neurriak "marketing kanpaina" eta "adabaki hutsa" dela adierazi dute ELA eta LAB sindikatuek. Hori dela eta, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute, bertan etxegabetzeak "betiko" amaitzeko eta etxe duina izateko eskaera egingo baitute.
Sindikatu abertzaleen arduradunen arabera, etxebagetzeen aurrean ez da "inolako tolerantziarik eduki behar". Adierazpenok manifestazioa aurkezteko egindako prentsaurrekoan egin dituzte, beste zenbait sindikaturekin eta erakunde sozialekin batera.
ELAz eta LABez gain, beste zenbait erakundek eta eragile sozialek deitu dute Bilboko manifestazioa: ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta beste zenbait eragile sozialek (langebeen elkarteak, ekologistak, pentsiodunak, eskubide soziales aldeko elkarteak eta auzokoen elkarteak).
Gobernuaren "marketing kanpaina"
Prentsaurrekoan, Bea Martxueta LABeko gizarte politikako arduradunak esan du Gobernuak hartutako neurriak "marketing kanpaina" hutsa direla, eta Gobernuaren helburu bakarra "denbora irabaztea" dela salatu du, "banketxeak eta haien intereseak babesteari utzi gabe".
Mikel Noval ELAko gizarte arloko arduradunaren iritziz, berriz, adostutako neurriak "Gobernuari eta finantza erakundeei alokairurako etxebizitzen funts publikoa sortzea eskatzen zaie", eta horrek "ez du zerikusirik" "etxebizitzaren institutu publikoa sotzeko eskaerarekin".