Gizartea -

Artrosiak jota

Berriz ere ebakuntza egingo diote erregeari aldakan

Cadizen abiatu duten Iberoamerikako 22. goi-bileran iragarri du. Bederatzigarren ebakuntza izango da, azkena egin ziotenetik zazpi hilabetera.

Berriz ere ebakuntza egingo diote erregeari aldakan. EFE
Berriz ere ebakuntza egingo diote erregeari aldakan
Berriz ere ebakuntza egingo diote erregeari aldakan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astean berriz ere ebakuntza egingo diote erreageari aldakan, erregeak berak ostiral honetan iragarri duenez. Cadizen abiatu duten Iberoamerikako 22. goi-bileran eman du ebakuntzaren berri.

Bederatzigarren ebakuntza izango da, azkena egin ziotenetik zazpi hilabetera.

"Ikusiko zenutenez, azken egunotan berriz ere agerian geratu diren mekanika zailtasun batzuk ditut. Medikuen aholkuei jarraituz, agenda ofiziala bertan behera utzi eta tailerrera jo beharko dut, ezkerreko aldakan ebakuntza egiteko'', esan du.

"Berehala kirofanora jotzea aholkatu didate, baina, bilera hau dela-eta, datorren astera arte atzeratu dut, gaur hemen zuekin egon nahi nuelako'', esan du erregeak goi-bilera dela-eta antolatu duten afariaren brindisean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea