Gizartea -
ESPETXEAK
86 espetxe-funtzionariok EAEn lan egiteari utziko diote bihartik aurrera, lekualdaketa eskatu dutelako
Lekualdaketa lehiaketan izena eman zuten 200 funtzionarioetatik 93ri onartu die lekualdaketa Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. Horietatik 86k ostegun honetan amaituko dute lana, eta gainerako 7ak, hiru hilabete barru.
AGENTZIAK | EITB Media
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru espetxeak zaintzen dituzte funtzionarioetatik (700 inguru) 86k gaur dute azken laneguna Euskal Autonomia Erkidegoan, Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak gaur adierazi duenez.
Eusko Legebiltzarraren atarian kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan azaldu duenez, lekualdaketa eskatu zuten 200 funtzionarioetatik 93ri onartu die Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. Horietatik 86k ostegun honetan amaituko dute lana, eta gainerako 7ak, hiru hilabete barru.
Sailburuak "normaltasunaren barruan" kokatu ditu lekualdatzeak. Eusko Jaurlaritzak espetxeetako eskumena bere gain hartu zuenetik egin den lehen lekualdaketarako lehiaketa da eta sailburuak esan du ez dela ezohikoa funtzionarioek beren jatorrizko bizilekuetara itzuli nahi izatea.
Edozein kasutan, San Jose sailburuak azpimarratu du 700 pertsona inguruko lantaldetik 93 lekualdatuko dituztela.
Orain 10 eguneko formakuntza jaso duten interinoen poltsatik ordezkatuko dituzte lanigle horiek, ez guztiak beherakalakoan, baina bai zerbitzua bermatzeko adina.
Hala ere, azpimarratu du Lan Eskaintza Publikoa deitu bitartean behin-behineko neurria dela.