Gizartea -

MIGRAZIOA

Aita Marik Voxen aurkako kereila aurkeztu du "beltzen ontzia" dela esateagatik

SMH Itsas Salbamendu Humanitarioak Voxen aurkako kereila aurkeztu du Jesus Albiol Voxen diputatuaren aurka, kalumnia eta irainengatik.

Aita Mari Burrianako portuan (Castello), artxiboko irudi batean
Aita Mari Burrianako portuan (Castello), artxiboko irudi batean
Aita Mari Burrianako portuan (Castello), artxiboko irudi batean

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SMH Itsas Salbamendu Humanitarioak Voxen aurkako kereila aurkeztu du, kalumnia eta irainengatik, Aita Mari "beltzen ontzia" eta "giza trafikoan ari diren mafien laguntzaile" dela esateagatik. Gobernuko Kanpoko Erakundeak azaldu duenez, Jesus Albiol Voxeko Burrianako zinegotzi eta Valentziako Gorteetako diputatuak egin zituen adierazpen horiek, eta alderdi ultraeskuindarrak ere bere egin zituen.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Aita Mariko kapitainak aurkeztu dute kereila Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJCV) aurrean, eta hasiera batean 27.794,75 euroko kalte-ordaina eskatzen dute "kalte moralengatik eta bestela eragindako kalteengatik".

Itsas Salbamendu Humanitarioak ohar baten bidez azaldu duenez, misio artean atseden hartzeko tokia aurkitu zuen erreskate ontziak Burriana eta Vinaros udalerrietan (Castello). Izan ere, aurreko legegintzaldi horretan agintean zegoen Generalitateak erabaki zuen portuetako tasak doan izango zirela giza salbamenduan zebiltzan ontzientzat, tartean, Aita Marirentzat.

Gaur egun PPk gidatzen duen Valentziako Generalitateak, Voxek eskatuta, azken lau urteetako tasak erreklamatu zizkion Aita Mariri; 63.000 euro, guztira.

Erabaki horren aurka protestak eta mobilizazioak izan ziren eta testuinguru horretan egin zituen aipaturiko adierazpenak Voxen zinegotzi eta diputatuak. Halaber, gerora, alderdiak adierazpen horiek partekatu zituen sare sozialetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Vox Valentziako Erkidegoa Aita Mari