Gizartea -

Konputazio kuantikoa

IBMk bere superordenagailu kuantiko aurreratuena instalatuko du Donostian, eta Europako lehena izango da

Ikerbasqueren eraikinak Quantum System Two modeloa hartuko du azkenean, IBMren izarra.

Imanol Pradales lehendakaria, IBMren egoitzan, New Yorken. EITB
Imanol Pradales lehendakaria, IBMren egoitzan, New Yorken. EITB
Imanol Pradales: ''IBMren Quantum System Two ordenagailuak aukera paregabeak ekarriko dizkigu''

2:27

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoa Quantum System Two modeloa izango da, hau da, IBMren harribitxia, bere sistema kuantikoen artean aurreratuena, Eusko Jaurlaritzak eta AEBko konpainiak iragarri dutenez. Europa osoan lehena izango da.

Jaurlaritzak eta IBMk 2023an itxi zuten akordioak Quantum System One modeloa instalatzea aurreikusten zuen. Azkenean, baina, modelo berriena ekarriko dute Donostiara, 2025eko amaierarako.

Ordenagailu horrek konputazio klasikoak ebatzi ezin ditzakeen arazoak konpon ditzake, hala nola sendagai, material eta komunikazio sistema berriak garatzeko.

Imanol Pradales lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak IBMren Berrikuntza zentroan izan dira gaur, New Yorken.

Ordenagailua IBM-Euskadi Quantum Computational izeneko zentroan instalatuko dute, Ikerbasque Fundazioaren campus nagusian, Donostian.

Horrelakoa da Quantum System Two, IBMren ordenagailu kuantikorik aurreratuena
Horrelakoa da Quantum System Two, IBMren ordenagailu kuantikorik aurreratuena
Horrelakoa da Quantum System Two, IBMren ordenagailu kuantikorik aurreratuena

0:38

IBMren egoitzara egindako bisitarekin, lehendakariak amaitutzat eman du AEBra egindako bidaia ofiziala.

Horren esanetan, "azpiegitura zientifiko honekin, Euskadi erreferentea izango da konputazio kauntikoan".

"Teknologia hau giltzarria izango da transformazio digitala gauzatzeko, eta abangoardiako azpiegitura zientifikoa emango digu gure zientzia, teknologia eta berrikuntza ekosistema indartzeko", nabarmendu du, eta gaineratu du System Two ordenagailua "aukera handia" izango da Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialerako.

Zer da ordenagailu kuantiko bat?
Zer da ordenagailu kuantiko bat?
Zer da ordenagailu kuantiko bat?

3:30

Bere aldetik, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du ordenagailuak "abangoardiako ahalmenak" emango dituela Euskadiko industriaren eta zientziaren etorkizuna garatzeko.

"Gazteenen etorkizuna bermatuko duten sektore industrialen alde lan egiten ari garen honetan, ordenagailu kuantikoaren modelo aurreratuena edukitzea oso albiste ona da", nabarmendu du.

Pradales lehendakariak AEBetara egindako bidaia IBMk New Yorken duen egoitza bisitatuz amaitu du
Pradales lehendakariak AEBetara egindako bidaia IBMk New Yorken duen egoitza bisitatuz amaitu du
Pradales lehendakariak AEBetara egindako bidaia IBMk New Yorken duen egoitza bisitatuz amaitu du

0:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak