Gizartea -

Europa LIGA

Hamalau zale atxilotu dituzte Athletic-Erroma partidaren aurretik eta ondotik

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du maiatzaren 21eko Europa Ligako finalerako segurtasun dispositiboa ezberdina izango dela.

Arratsaldeko liskarren irudietako bat.
Arratsaldeko liskarren irudietako bat
Istilu larriak Athletic-Erroma partidaren ostean

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamalau pertsona atxilotu dituzte, lau italiar eta bertako hamar zale, eta bi segurtasun zaindari eta 15 ertzain zauritu dira San Mames futbol-zelaiaren kanpoaldean izandako istiluetan, Europa Ligako Athletic Clubek eta Erromak jokatu duten partidaren aurretik eta ondotik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, istiluak 17:30 aldera hasi dira, Italiako zaleentzako sarreran, "Erromako jarraitzaile batzuek dispositiboko agenteen aurka egin dutenean; agenteek esku hartu dute, zaleen arteko liskarrak saihesteko".

"Segurtasun pribatuko langileen aurka ere egin dute hainbat pertsonak, gerrikoetako hebillak erabilita, estadiorako sarbideen kontrolean. Eraso horien ondorioz, bi zaindari zauritu dira", dio oharrak.

Sei atxilotu partida hasi baino lehen izan dira, eta beste hamar, partida amaitu ondoren izandako desordena publikoetan.

Istiluetan, hamabost ertzain zauritu dira, kolpeak hartuta, eta ubeldurak dituzte.

Atxilotuetako bat ertzain-etxera eraman dute, eta gainerakoak aske utzi dituzte jada, beharrezko izapideak egin ondoren.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren hitzetan, "ezin dira normaltzat hartu toki batzuetan eta momentu batzuetan ikusten diren agresioak eta ikusten den agresibitate giro hori. Ez da normala ertzainei harriak eta objektuak botatzea, ez da normala medikuei eta erizainei eraso egitea, ezin dugu normaltzat hartu autobus baten gidari bati eraso egitea. Gertakizun horiek ezin ditugu onartu, eta denon artean egin beharko diogu aurre egoera horri".

Sailburuak zehaztu du Ertzaintzak Bilboko Udaltzaingoarekin eta Athleticeko segurtasun agentziekin koordinatuta eta elkarlanean ezarritako segurtasun dispositiboaren helburu nagusiak "bete" direla.

Azaldu duenez, helburua zen bi taldeetako ultraeskuindarren arteko liskarrak saihestea eta kirol partida ahalik eta normaltasun handienarekin egitea. "Ez zen istilurik izan kaleetan bi afizioen artean, ez zen istilurik izan ultren artean, eta futbol partida normaltasun osoz jokatu zen", eta, beraz, helburu nagusiak beteta daude.

Zupiria: ''Ez da normala ertzainei harriak eta objektuak botatzea''
Zupiria: ''Ez da normala ertzainei harriak eta objektuak botatzea''
Zupiria: ''Ez da normala ertzainei harriak eta objektuak botatzea''

0:59

Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaitzetsi egin ditu izandako istiluak, eta adierazi du Europa Ligako finalerako segurtasun dispositiboa ezberdina izango dela maiatzaren 21ean.

Segurtasun-operatiboa "entsegu" gisa planteatu zen finalera begira, baina Erromako jarraitzaileen sarrera "atzeratu" egin zen, polizia-lerro batek estadiora eraman baitzituen. Ondorioz, operatiboa aldatu behar izan zuten.

"Hori ez da gertatuko (finalean), estadioaren perimetro osoa itxita egongo delako eta hortik kanpo beste eraztun batzuk egongo direlako", adierazi du alkateak kazetarien aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Kirolak San Mames Gizartea Eguneko albisteak Albisteak UEFA Europa Liga