Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Madrilen bikotekidea labankadaz hiltzegatik
Polizia Nazionalak 29 urteko gizonezkoa atxilotu du 19 urteko neska-lagunaren hilketa leporatuta. Horren hilotza igande honetan aurkitu dute.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 29 urteko gizonezko bat, Mario T.L., atxilotu du Parlan (Madril) neska-lagunaren hilketa egotzita, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. Gizona Alcorconeko Europa etorbidean atxilotu dute. Neska-lagunaren hilotza, 19 urtekoa, igande goizean aurkitu dute.
Larrialdietarako Zerbitzuek diotenez, abisua 06:57ean jaso dute eta bertara heldu zirenean, gaztea ohe gainean hilik aurkitu dute. Horren gorpua odoleztatuta zegoen, eta labana batek eragindako zauriak eta kolpeak zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea