Gizartea -

Jazoera

Gizon bat ospitaleratuta Bilbon, etxe bateko sutean kea arnasteagatik

65 urteko gizonezkoa Basurtuko Ospitalera eraman dute. Sutea Perez Galdos kaleko etxebizitza batean piztu da. Suhiltzaileek sutea kontrolpean dute dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko gizonezko bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute Bilboko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik. Suhiltzaileek eraikina hustu behar izan dute.

Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sutea 14:15ak aldera jazo da Bilboko Perez Galdos kaleko sei solairutako eraikin batean. Ordubete geroago suhiltzaileek sutea kontrolatu dute. Suteak ke handia eragin du eta ondorioz, auzokideak haien etxeetara itzuli aurretik, etxebizitzen aireztatzeari ekin diote.

Jazoeraren lekura suhiltzaileak, Ertzaintzako kideak eta Bilboko Udal Poliziako agenteak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea