Gizartea -
Basaurin familia zuten
Castron galdutako bikotearen hilotzak aurkitu dituzte Bizkaiko uretan
Gorpuak 17:30 aldera aurkitu dituzte, Bilboko Portuko uretan. A.D.C. 53 eta A.A.F. 54 urteko emaztea larunbatean ikusi zituzten azken aldiz, Castron, arrantzan ari zirela.
Erredakzioa
Larunbat honetan Castro-Urdialesen desagertutako bikote euskaldunaren bilaketa operazioan diharduen helikoptero batek gizon eta emakume baten hilotzak aurkitu ditu Bilboko Portuaren inguruan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez.
Bilaketa lanetan parte hartzen ari diren Bilboko Itsas Salbamentuko kideen arabera, bi gorpuak 17:30ean aurkitu dituzte, eta dagoeneko Castro-Urdialesara eraman dituzte bertako portuan lehorreratu dituzte.
Hilotzak desagertu ziren lekutik 10 kilometrora agertu dira.
Ikertzaileek bi hipotesi dituzte gertatutakoaren inguruan: olatu batek biak itsasora eraman zituela, edota bakarra harrapatu zuela eta besteak bere burua uretara bota zuela bikotekideari laguntzeko.
Itsaslabarren eremuan
Itsas Salbamentuko, Babes Zibileko eta Gurutze Gorriko kideak larunbat arratsaldean Castro-Urdialesko zabortegi zaharreko itsaslabar inguruan desagertutako jatorri euskalduneko senar-emazteen bila aritu dira. Lekua arriskutsua da, eta azken urteetan istripu ugari izan dituzte bertan arrantzan ibiltzen direnak.
Abisua itsaslabarretatik paseoan zebilen gizon batek eman zuen 19:30 aldera, desagertutakoen gauzak aurkitu zituenean.