Gizartea -

Orihuelan, Alacanten

Gazte batek bere gurasoak erail eta bere buruaz beste egin du

Iturrien arabera, ustezko hiltzaileak urruntze-agindu bat zeukan bere amaren aurkako tratu txarrengatik. Dena den, "gurasoen baimenarekin" agindua hausten zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, 27 urteko gazte batek bere gurasoak erail ditu Alacanteko Orihuela herrian, eta horren ostean bere buruaz beste egin du familiak Murtziako Beniel herrian daukan beste etxebizitza batean, kasuko iturrien arabera.

Bi hilotzak igande honetako 14:00ak aldera aurkitu dituzte, nahiz eta horien hilketa larunbat gauen gertatu zitekeen. Handik denbora gutxira, semearen hilotza aurkitu dute Murtziako etxebizitzan. Bi etxebizitzen artean 8 kilometroko distantzia dago.

Ustezko hiltzailearen anaia izan da bere gurasoen gorpuak aurkitu dituena. Hainbat aldiz telefonoz deitu ostean, eta erantzunik jaso ez izan ostean, beraien etxebizitzara hurbildu baita. Bertan, 51 urte zituen bere aitaren gorpua aurkitu du, sukaldeko lurrean botata.

Urruntze-agindua

Amaren gorpua, 53 urtekoa, etxeko korridorea aurkitu du, labana oraindik lepoan zeukala. Dena den, erasoa logelan izan zitekeela uste da, bertan ere odola aurkitu baitute.

Iturrien arabera, ustezko hiltzaileak urruntze-agindu bat zeukan bere amaren aurkako tratu txarrengatik. Dena den, “gurasoen baimenarekin”, agindua hausten zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea