Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: 5 urte alarma egoeratik, zerga erreforma eta Athletic - Erroma istiluak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- 5 urte alarma egoeratik: Koronabirusari aurre egiteko asmoz, 2020ko martxoaren 13an Iñigo Urkullu lehendakariak EAEn osasun-alerta edo larrialdia indarrean jarri ondotik, biharamunean, gaur bost urte, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma-egoera dekretatu zuen. Pertsonen mugikortasuna eta jarduera ekonomikoa murrizteko neurri zorrotzak iragarri zituen; tartean, itxialdia. Hasieran 15 egun iraun behar omen zuen itxialdiak hiru hilabete iraun zuen.
- Zerga erreforma: Podemos Euskadik fiskalitateari buruzko aurreakordio bat lortu du PSE-EErekin eta EAJrekin. Horri esker, hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietan zerga berrikuspena onartu ahal izango da, eta horrek alderdi morearen arabera, 1.038.841 euskalduni egingo die mesede, EAEko biztanleen ia erdieri, beraz.
- Athletic - Erroma istiluak: 12 pertsona atxilotu dituzte, lau italiar eta bertako zortzi zale, San Mames kanpoaldean izandako istiluetan, Athletic Clubek eta Erromak jokatu duten Europa Ligako partidaren aurretik eta ondotik. Sei atxilotu partida baino lehen izan dira eta beste sei desordena publikoetan partida amaitu ondoren. Gainera, istiluetan, hamabost ertzain eta bi segurtasun zaindari zauritu dira ubelduren edo kolpeen ondorioz.