Gizartea -
Luizia
Errei bat itxi dute AP-8an, Usurbilen, eta auto-ilarak amaituta
Luizia izan da AP-8 autobidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean, errei baten gainean, eta auto-ilarak eragiten ari da, Irunerako noranzkoan. Ez da inor zauritu, eta ibilgailu bakarra kaltetu da.
Agentziak | EITB MEDIA
Luizia izan da AP-8 autobidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean, eta auto-ilarak eragin ditu, Irunerako noranzkoan. Ez da inor zauritu, eta ibilgailu bakarra kaltetu da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:30 aldera gertatu da, autobide horretako 31,2 kilometro-puntuan, lokatz, lur eta sasi kantitate handi bat galtzadaren gainera erori denean, batez ere eskuineko erreiaren gainera.
Iturri horrek zehaztu duenez, luiziak auto bakar bati eragin dio.
Galtzada garbitzeko lanak egin ahal izateko, Ertzaintzak zirkulazioa eten du AP-8 autobideak puntu horretan dituen hiru erreietatik bitan, eta auto-ilarak sortu dira.
Ordu batzuetan hiru erreietatik bi ireki badituzte ere, arratsaldean erdiko erreia itxi behar izan dute berriro, eta auto-ilarak sortu dira inguruan, baina 18:00etarako desagertu dira ilara guztiak.