Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek emaztea hil eta zatitua gorde du, Leonen
Hiltzaileak berak aitortu duenez, bikotekidea hil ostean zatitu eta maleta batzuetan gorde zuen.
Erredakzioa
53 urteko gizon batek ustez bere bikotekidea hil du Bembibren (Leon), eta gero zatitu eta maletetan gorde duela aitortu du.
Espainiako Gobernuko ordezkaritzak jakitera eman duenez, gizona, ustez etxerik gabeko gizon behartsu bat, A Coruñan atxilotu dute, Poliziaren aurrean krimena aitortu ostean.
Hiltzaileak emandako datuei esker, Guardia Zibilak gaur goizaldean aurkitu ditu maletak, barruan emakumearen zatiak zituzten maletak. Bembibreko meatze baten inguruko utzitako eraikin batean aurkitu dituzte gorpuzkinak.
Gorpuaren zatiak Bierzoko auzitegi medikuarenera eraman dituzte autopsia egiteko.