Gizartea -
Trafikoa
Lau gazte hil dira autoarekin mendi-magal batean behera erorita, Kantabrian
200 metro inguruko mazela batetik erori dira, eta ibilgailuan zihoazen bidaiari guztiak hil dira, Madrilgo 21 urteko bi gizon eta bi emakume.
agentziak | eitb media
Lau pertsona hil dira bart CA-643 errepidean, Lunada mendatean (Kantabria), bidetik irten eta 200 bat metroko mendi-magal batean behera erorita. 21 urteko bi gizon eta bi emakume dira hildakoak, guztiak madrildarrak.
Kantabriako Gobernuko 112 larrialdi zerbitzuek 22:00ak aldera jaso zuten ezbeharraren abisua, bidaiarietako baten sakelako telefonoak automatikoki bidalia.
Kantabriako 112k jakinarazi duenez, suhiltzaileak, errepideko langileak, Guardia Zibila eta 061eko kideak bertaratu ziren ezbeharra gertatu zen lekuan. Kantabriako Gobernuko erreskate taldeetako teknikariek atera behar izan dituzte hildakoak, iristeko zaila den leku batean zegoelako autoa.