Gizartea -
15 urte dituzte
Nafarroako bi nerabek 6.450 euro aurkitu eta Poliziari eman dizkiote
Dirua poltsa baten barruan zegoen, Itaroa merkataritza zentroko komunetan.
Erredakzioa
Nafarroako bi nerabek 6.450 euro zituen poltsa bat komuna publiko batzuetan aurkitu dute eta Iruñeako Foruzaingoari eman diote.
Foru Gobernuak ohar baten bidez aditzera emandakoaren arabera, 15 urteko bi neskato Gaztelu Plazako Polizia-etxera joan ziren asteartean poltsa Itaroa merkataritza zentroko komunetan aurkitu zutela esanda.
Poltsaren barruan, diruaz gain, jabearen dokumentazioa zegoen: Sarrigureneko 26 urteko emakumezkoa. Jabeak poltsa kendu ziotela salatu zuen Iruñeako Udaltzaingoan.
Foruzaingoko agenteek emakumea aurkitu eta poltsa itzuli zioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea