Gizartea -

Espainiako datuak

Geroz eta emakume gehiago bizi dira kalean edo etxe desegoki batean

Orotara, 3 milioi pertsonak ez dute etxebizitzarik edota baldintza txarretan bizi dira.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian ia 3 milioi pertsona bizi dira kalean edo etxebizitza desegoki batean, Sonia Olea Espainiako Caritas elkarteko kide eta etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpainako koordinatzailearen hitzetan. Halaber, kalean bizi diren emakumeen kopurua asko hazi da, horren arabera.

Etxerik gabeko pertsonen aldeko 2012ko kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Madrilen, “Eskubideak dira, eta ez opariak. Ez dadila inor geratu etxerik gabe” lelopean. Sonia Olea kanpainako koordinatzaileak ohartarazi duenez, “35.000 lagun inguru bizi dira kalean Espainian”.

Sebastian Mora Espainiako Caritaseko idazkari nagusiaren iritziz, kanpaina hori behar-beharrezkoa da, eta “gizakiaren duintasuna ezin da erosi, ezta saldu ere, eta alor horretan ezin da murrizketarik egin”, gaineratu du.

Geroz eta emakume gehiago kaleanKanpainaren aurkezpenean parte hartu duen FACIAM elkarteko presidentearen esanetan, geroz eta emakume gehiago bizi dira kalean. “Adineko emakumeak dira, eta hautsitako familia egituretatik datoz gehienak”, azaldu du. Madrilen, esaterako, etxerik ez dutenenentzat prestatutako aterpetxeetan lo egiten duten emakumeen kopurua igo egin da iaztik hona: horien % 15 ziren emakumeak 2011n, eta % 22 dira 2012an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea