Gizartea -
EGURALDIA
Abisu horia ezarri dute haizeteengatik Euskadin, astearte gauetik eta asteazken goizera arte
Haizeguneak ez diren lekuetan 80 km/h gaindi dezakete haize-boladek; eta 100 km/h, haizeguneetan.
Agentziak | EITB MEDIA
Segurtasun Sailak hainbat abisu hori aktibatu ditu asteartetik asteazken gauerako haizeagatik, haizeguneak ez diren lekuetan 80 km/h abiadura gaindi baitezakete haize-boladek; eta 100 km/h, haizeguneetan.
Bihar, abisua 20:00etatik aurrera egongo da indarrean, eta asteazkeneko 9:00 arte ez da amaituko. Asteartean, batez ere, EAEko ekialdean ibiliko da haizea, eta asteazkenean, berriz, Araban eta Gipuzkoan.
Bestalde, Arabako Subijana (-5,5), Navarrete (-5) eta Abetxuko (-4,7) herrietan tenperaturarik baxuenak utzi dituzte. Berastegin -2,8 gradu erregistratu dira, eta Otxandion, -1,9.