Gizartea -

EAE

Zaintza sektoreko 23.000 profesional beharko dira hurrengo hamarkadan, Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera

Mikel Torres sailburuak esan du profil profesional berriak atzeman beharko dituztela, behar berrietara bideratuko dituztelako horietako 6.000.

Adinekoak. Argazkia: EITB
Adinekoak. Argazkia: EITB
Adinekoak. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ZainLab Hubek, zaintzen ekonomia hobetzeko Jaurlaritzak sustatutako tresnak, aurreikusi du datorren hamarkadan 23.000 profesional beharko direla sektore horretan, horietako 10.000k egungoak ordezkatuko dituztela, eta 6.000 behar berrietara bideratuko dituztela.

Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak parte hartu du gaur egin duten Zainlab Huben aurkezpenean. Bere esanetan, Zainlab zaintzen mundua profesionalizatzeko programa bat da, eta bere helburua "zaintzen ekonomian profil desberdinetako profesionalen prestutasuna" bilatzea da, "sektore honen behar anitzei erantzuna emateko".

Mikel Torres lehendakariorde eta sailburuak azpimarratu duenez, "agerikoa den errealitate kuantitatibo baten aurrean gaude: geroz eta zaharragoak gara eta geroz eta luzaroago bizi gara".

Horren harira, lehendakariordeak gogorarazi du EAEn 65 urte bete dituzten milioi erdi herritar daudela, lautik bat etxean bakarrik dagoela, 50.000 baino gehiagok 80 urtetik gora dituztela, eta 20.000 inguru soilik bizi direla erresidentzietan.

Testuinguru horretan, Torresek profil profesional berriak atzemateko beharraz ohartarazi du, eta SSIk, aldundiekin, udalekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean orain arte egin duen lana goraipatu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoak