Gizartea -

Medikuen arabera

Erregea 'hiru edo lau egun' egongo da ospitaleratuta

Madrilgo San Jose Quiron Ospitaleko medikuek protesia jarri diote ezkerreko aldakan. Hauen arabera, erregea "pozik" dago.

Juan Carlos erregea, ospitalerako sarreran. Argazkia: EFE
Juan Carlos erregea, ospitalerako sarreran. Argazkia: EFE
Juan Carlos erregea, ospitalerako sarreran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldakan ebakuntza egin ostean, hiru edo lau egun ospitaleratuta egongo da erregea, Angel Villamor medikuak prentsaurrekoan jakitera eman duenez. Honek azaldu duenez, erregeak "oso eboluzio ona du" eta Zainketa Intentsiboetako Unitatetik plantara eraman dute goizean.

Gaua lasaia igaro du erregeak. Normal gosaldu du eta laster hasiko da fisioterapia ariketekin, Villamorrek azaldu duenez. "Erregea pozik dago eta arazorik eman ez dituen ebakuntza honen ostean, erritmoa berreskuratuko du", adierazi du.

Teknika berritzaileak

Ezkerreko aldakan protesia jartzeko ebakuntza egin diote bart erregeari Madrilgo San Jose Quiron Ospitalean. Ebakuntzak 90 minutu iraun du eta erregeari anestesia osoa jarri diote. Medikuek diotenez, ebakuntza "behar bezain egokia" izan da.

Errege Etxeak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Juan Carlosek artrosia zuen ezkerreko aldakan, ondorioz, "protesia jartzea beharrezkoa zen". Angel Villamor traumatologoa buru den mediku taldeak teknika berritzaileak erabili ditu.

80ko hamarkadatik erregeari egindako 10. ebakuntza izan da oraingokoa. Artrosiak jota, eskuineko aldakan ere ebakuntza egin zioten ehiza-bidaia polemikoaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea