Gizartea -
Operazio poliziala
Iruñeko prostituzio-klub bat bahitu dute, zorrak ez ordaintzeagatik
Zorrak atzerritarrak legez kanpo kontratatzeagatik Gobernu ordezkaritzak jarritako isunek sortu dituzte. Guztira, 125.000 euro zor dituzte.
Erredakzioa
Iruñeako prostituzio-klub bat bahitu egin dute Ogasun Publikoarekin dauzkan zorrak direla-eta. Guztira, 125.000 euro zor dituzte.
Ogasun Publikoko funtzionarioek eta Espainiako Poliziak dirua eta klubeko materiala atzeman du bart, Nafarroako Gobernuak aditzera emandakoaren arabera.
Zorrak atzerritarrak legez kanpo kontratatzeagatik Gobernu ordezkaritzak jarritako isunek sortu dituzte, izan ere, atzerritarrek ez zuten erresidentzia ezta lanerako baimenik.
Operazioa horre bidez, Ogasunak zorraren parte bat kobratzeko asmoa du. Horrelako ekintzak zorra kobratzeko zenbait ahalegin egin ostean egiten direla azaldu udte Ogasunetik.
Atzemandako gauzak
Opreazioan eskuko dirua, edatekoak, telebistak eta bestelako objektuak antzeman dituzte, 7.000 euro inguruko balioarekin.
Bestalde, Espainiako Poliziak klubeko langileen izen-abizenak bildu, haien erresidentzia baimenak aztertu, eta prostituten lan egoera aztertu du.