Gizartea -
Krimena
Fustiñanako heriotzagatik atxilotutako bosgarren laguna, espetxera
Jesus Perez Iñiguez auzokidearen heriotzagatik atxilotutako bostgarren lagunari fidantzarik gabeko espetxealdia ezarri diote. Beste lau lagun kartzelan daude dagoeneko.
Erredakzioa
Epaileak fidantzarik gabeko espetxealdia ezarri dio irailaren 21ean izandako Jesus Perez Iñiguez Fustiñanako auzokidearen heriotzagatik atxilotutako bostgarren lagunari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
F.J.P.R. Tuterako Instrukziozko 5. Epaitegian izan da eta deklaratu ostean, epaileak espetxera bidali du. Ostiral honetan beste lau lagun kartzelara bidali zituen.
Herritar batek 39 urteko Jesus Perezen hilotza, kolpez josita, aurkitu zuen joan den irailaren 29an, Tuterako Sofia Erreginaren ospitaleko aparkalekuan.